Zerbitzu-karta

Atal honetan ZU! Zure Udala Errenteriako Udalaren arreta zerbitzuaren zerbitzu-karta jasotzen da.
Zerbitzu-karta dokumentu publiko bat da, eta herritarren eta administrazio publikoaren arteko zerbitzu-konpromisoa adierazten du. Zerbitzu-karta batek alderdi hauek jasotzen ditu:
• Erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.
• Zerbitzuaren ezaugarrien deskribapena.
• Erakundeak zerbitzua ematean hartzen dituen kalitate-konpromisoak eta betetze-maila neurtzeko erabiliko diren adierazleak.

ZU! Zure Udalaren zerbitzu-karta dokumentu luzea da, eta herritarren informaziorako horren laburpena biltzen duen aldaera ere prestatu du Errenteriako Udalak. Honen azpian dagoen taulatik dokumentuaren bi bertsioak jaitsi daitezke:


Fitxategiak