Nola iritsi

Kokatze mapaErrenteria Gipuzkoako ipar-ekialdean dago, Donostiatik 7 kilometrora. Mugakide ditu Pasaia eta Lezo iparraldean; Oiartzun, ekialdean; Goizueta eta Arano, hegoaldean; eta Astigarraga, Hernani zein Donostia mendebaldean.

Erroldako datuen arabera,  40.000 biztanle inguru bizi dira udalerriaren 3.194 ha-ko eremuan. Populazio horrek Gipuzkoako hirugarren herririk populatuena izatea eragiten du; azalera erreferentzia hartuta, berriz, hogeigarrena da.

Era berean, Errenteriak Oarsoaldea eskualdea osatzen du Lezorekin, Pasaiarekin eta Oiartzunekin batera. Lau herrien artean hainbat proiektu kudeatzen dituzte, nagusiki, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez. Bateratuta dituzten gaien artean, turismoaren kudeaketa dago, eta, hortaz, turismo bulegoak. Hizkuntza eta garapen ekonomikoa dira, esaterako, elkarlanerako esparruetako beste batzuk.

Autobusak

Hiribusak

Morrongiletatik irteerak
Xenpelarretik irteerak

 

Hiribusen mapa

Hiriarteko autobusak

 

Hiriarteko geltokiak

Gaueko autobusak

Futbol zerbitzua

Tarifen informazioa

Esteka honetan aurki dezakezu tarifei buruzko informazio eguneratua

Trenak

Euskotren E2 Hendaia – Lasarte

Euskotren E2 Lasarte –  Hendaia

Renfe C1 Irun – Brinkola

Tren geltokiak

Taxiak

Telefono zenbakia: 943 340 342

 

Taxi geltokiak

TAO guneak eta aparkalekuak

TAO

Urte osoko erregulazioa, festa patronalak alde batera utziz, astelehenetik ostiralera 9:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00 eta larunbatetan 9:30 – 13:30 izango da.

Tasa ordainduta, bertako bizilagunek “bizilagun txartela” erabili ahalko dute urte osoan zehar. Erabiltzaileek bere zonaldean aparkatu behar dute, eta ez dute ordutegi mugarik.

Gune urdina:

Gune bakoitzeko gehienezko jarraizko 90 minutuko aparkamendu denbora mugaketa.

Gune berdea:

Gune bakoitzeko gehienezko jarraizko 4 orduko denbora mugaketa.

TAO guneen mapa

 

APARKALEKUAK

Alhondiga

Astelehenetik igandera 7:00 – 22:00

Munizipala, estalia eta kudeatua, 40 lekutarainoko ahalmenarekin eta 20 bizikletentzat aparkamendua du.

Niessen

24 orduz irekita

Eguneko tarifa (8:00 – 22:00) 0.033 €/minutuko.
Gaueko tarifa (22:00 – 8:00) 0.10 €/orduko.
Egun osoko tarifa 20 €.

Pribatua, estalia eta kudeatua, hiru solairuekin eta txandatzeko 200 leku ditu.

Bizikletak

Bidegorri sarea