Turismoa

Errenteriako jarduera ekonomikoa nekazaritzarekin zein industriarekin lotu ohi da. Bi hauek historian utzitako aztarnek bat egiten dute udalerriaren ondare naturalarekin erakargarritasun turistikoa osatzeko garaian. Hau da, herriak industria-, natura- eta historia-ondareak eskaintzen dizkie bisitariei, hainbat baliabide turistiko-kulturalen bidez.