Erakunde-adierazpena: maiatzak 21, Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna. “Elkarbizitzarako herri-aliantza”

Adierazpena:

2001eko azaroaren 2an Unescoren Kultur Aniztasunari buruzko Adierazpen Unibertsala onartu zen aho batez, kulturarteko elkarrizketa bakerako bermerik onena delako ustearekin. Adierazpenak “gizateriaren ondare komuntzat” jotzen du kultur aniztasuna eta xedea du altxor bizi hori babestu eta tentazio segregazionista eta fundamentalista oro saihestea.

Kultur aniztasuna gizateriaren ondare baldin bada, Errenterian zorionez dugun aniztasuna kontuan hartuta, esan dezakegu Errenteriak ondare handia duela. Gure aberastasuna, gure altxorrik handiena, gure jendea eta gure elkarteak dira, legegintzaldi honetan Errenteriako Udalarekin batera elkarbizitzarako herri-aliantzaren prozesuaren bidea egiten dutenak.

Errenterian aitortu egiten dugu aniztasunaren handitasuna eta lan egiten dugu gure herria toki justu, kohesionatu eta sozialagoa izan dadin, desberdinak elkarrekin bizi eta elkarrekin erlazionatzeko tokia izan dadin.

Ildo horretan eta helburu hori lortzeko egin dugu lan: 2015ean Kultur Aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak azpiatala sortu genuen; 2016an maiatzaren 21ean Errenterian “Kultur Aniztasunaren Mundu-Eguna” ospatu genuen lehenengo aldiz; 2017an hainbat elkarteren topagune den elkarbizitzarako mahaia jarri genuen abian, eta horrek lagundu egin digu, asko gainera, gure politiketan kultur aniztasunaren zeharkako ikuspegia kontuan hartzen; 2018an Errenteriako sektore sozial guztiekin lanean aritu gara “Herri-aliantza” bat izateko eta kulturarteko bitartekaritza zerbitzua jarri dugu abian; eta, azkenik, 2019an, Elkarbizitzarako eta Gizarte Ekintzako Kontseilua onartu dugu.

Baina oraindik badugu bidea egiteko.

Hori horrela, Errenteriako Udalak konpromisoa hartzen du:

• Errenteriako elkarteak aktibatu eta haiekin batera lanean aritzeko, onartu berri duen Elkarbizitzarako eta Gizarte Ekintzako Kontseiluan.

• Elkarlanean aritzeko RECIrekin (Kulturarteko Hirien Europako Sarea), 2020-2021 ikasturtean sareko partaide izan ahal izateko.

• Gure baliabideen arabera Kultur Aniztasuna azpisaila handitu dadin bultzatzen jarraitzeko, baliabide ekonomiko eta giza baliabide gehiago esleituz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Errenteriako pertsona eta elkarte guztiei, erakutsi duten konpromisoagatik eta egunez egun egiten duten lanagatik, Errenteria herri hobea, justuagoa eta kohesionatuagoa izan dadin.