Gamongoaren planeamendua aldatzeko prozesua ezagutu eta ekarpenak egiteko epea zabaldu du Udalak

Gutxi gora-beherako proposamen berria

Errenteriako Udal arduradunek ikusi dute, herriaren hirigintza planeamendua 56. Sektorea, hau da, Gamongoan, egokitzeko beharra dagoela. Hori dela-eta, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa egiten hasi dira eta herritarrei ere ekarpenak egiteko aukera zabaldu die Errenteriako Udalak.

Hori guztia aurkeztu zuten 2018ko urriaren 23ko Lurraldea batzordean, bai eta planeamenduaren inguruko aholku kontseiluaren 2018ko irailaren 18ko eta urriaren 1eko bileretan ere.

Aldaketa horretarako hainbat dokumentu erabili dira oinarri gisa: Errenteriako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren 6. Aldaketa Puntuala. 56. sektorea: Gamongoa eta Hasierako Dokumentu Estrategikoa. Dokumentu horien laburpen grafikoa eta edukia biltzen dituen esku-orria prestatu du Udalak eta nahi duenak azter ditzake eta ekarpenak egin.

Herritarrek proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko hainbat ekimen izango dira:

• Udaletxeko sarrera nagusiaren atondoan (lehengo sarrera) erakusketa eta azalpena egitea. Erakusketa uztailaren 2tik 15era izango da ikusgai, ZU! Zure Udala zerbitzuren ohiko ordutegian. Azalpenaren eguna aurrerago jakinaraziko dugu.

• Erakusketa bat egitea Pontikako auzo-elkartean (Miguel Zabaleta 13, behea).

• Errenteriako Udalaren web-gunean argitaratzea: www.errenteria.eus

• Zamalbide auzo-elkartearen web-gunean argitaratzea: www.zamalbidebentak.com

• Zabalkunderako materiala banatzea udaletxeko sarrerako atondoan (lehengo sarrera) eta Udalaren ZU! Zure Udala herritarren arreta zerbitzuan.