Bihar, martxoak 19, Udalak ez du telefonoz edo bide telematikoz zerbitzurik eskainiko

Errenteriako Udalak gogorarazi nahi die herritarrei bihar, osteguna, ez dela telefono bidezko arretarik egongo, jai eguna baita.

Halaber, gogorarazi nahi du Covid-19aren ondorioz sortutako Alarma Egoeraren aitortzaren aurrean, neurri berriak hartu behar izan dituela Udalak arreta zerbitzuei dagokionean.

Hala, eten egin dira arreta presentziakeko udal zerbitzuak eta ondorioz, herritarrak telefonoz eta bide telematikoz jar daitezke Udalarekin harremanetan.

Horretarako, Zu! Zure Udalak 9:00etatik 17:00ak arte emango du zerbitzua 010 eta 943 449 600 telefono zenbakietan lan egunetan.

Nahiago duenak zu@errenteria.eus helbide elektronikora ere bidal dezake mezua.