Baheketa amaitu da, eta % 0,71 izan da positiboen ehunekoa
Larunbatean amaitu zen joan den astean udalerrian egin zuten baheketa, eta ia 7.000 PCR egin dituzte.
50 positibo detektatu dira, hau da, % 0,71.
Bestalde, baheketan parte hartu duten ostalaritza-establezimenduetako langileen artean ez da positiborik aurkitu, baina bai beste bi tabernatan, dispotibotik kanpo.
Udalak eskerrak eman dizkio Osakidetzari baheketa egiteko jarritako baliabideengatik, hasieran izandako ilara luzeak ez errepikatzeko.