Datorren astean Agustinak, Gabierrota eta Olibet-Ugarritzeko auzo batzarrak egingo dituzte

Auzo batzarrak hasi dira eta datorren astean Agustinak, Gabierrota eta Olibet-Ugarritzeren txanda izango da.

Agustinetako batzarra astelehenean, azaroak 8, izango da, 18:30ean, bertako auzo elkartean. Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos eta Xabier Sánchez zinegotziek parte hartuko dute.

Asteartean, azaroak 9, Gabierrotako bilera izango da, 18:30ean, Laguntasuna Auzo Elkartean, Aizpea Otaegi alkatearen eta Bernar Lemos eta Xabier Sánchez zinegotzien partaidetzarekin.

Olibet-Ugarritzeko batzarrari dagokionez, asteazkenean, azaroak 10, arratsaldeko 18:30ean izango da, Zuhaitza auzo elkartean, Aizpea Otaegi alkatea eta Bernar Lemos eta Jose Manuel Ferradas zinegotziak bertan direla.

Gaur arratsaldean, Zamalbiden

Era berean, Udalak gogorarazi du gaur arratsaldean, 18:30ean, Zamalbideko auzo batzarra egingo dela.

Hurrengo asteetan udal-arduradunak gainerako auzoetara joango dira.

Udalak bilera horietan parte hartzeko deia egin die herritarrei.