Errenteriako Udalak datorren astelehenera arte luzatu du Gazte Enplegu Planeko hainbat lanpostuetako izena emate epea

Errenteriako Udalak Gazte Enplegu planean izena emateko epea luzatzea erabaki du. Hainbat lanpostu aldi baterako betetzeko hautaketan parte hartu ahal izateko, azaroaren 22ra arte luzatu du izena emateko aukera. Eskaintza hauek Lanbideren webgunean agertzen dira eta bertan egin daiteke izena-ematea.

Gogoratu egin behar da plaza hauek 30 urte baino gutxiago dituzten Errenteriarrei zuzendutakoak direla eta postuz postuko baldintzak betetzeaz gain, baldintza orokorrak ere bete behar direla.

Hauek dira izena emateko epea oraindik irekita duten postuak eta horien baldintza zehatzak:

  • Harreragile bat

    Titulazioa: Oinarrizko lanbide heziketa, Ziurtagiri profesionala edota DBHko graduatua edo baliokidea.

  • 2 administrari

    Titulazioa: Administrazio arloan Erdi edota Goi Mailako Heziketa Zikloa edo Batxilergoa. Gazte Berme Sisteman inskribatua egotea.

  • Digitalizatzaile bat

    Titulazioa: Irudi eta Soinua, Administrazioa eta Kudeaketa edo Arte Grafikoak alorrean Goi Mailako Lanbide Heziketa Zikloa edo Informazioa eta Dokumentazioa arlokoa.

  • Informatikako tekniko espezialista: Titulazioa: Aplikazioen Garapeneko Goi-Mailako heziketa-zikloa.

  • Komunikazioko teknikaria

    Titulazioa: Komunikazioarekin zerikusia duen unibertsitate gradua. Gazte Berme Sisteman inskribatua egotea.

Esan bezala, ekimen honetan izena eman ahal izateko baldintza orokor hauek ere bete behar dira:

  • 30 urte baino gutxiago izatea

  • Errenterian erroldatua egotea

  • Langabezian egon eta Lanbiden alta moduan inskribatuta egotea

  • Gazte Berme Sisteman alta emanda egotea ( on-line egin daiteke alta hau).

  • Eskatu baino titulazio maila altuagorik ez izatea.

  • Hezkuntza arautuan izena emana ez izatea (matrikulatuta ez izatea).

  • Lanpostu bakoitzari dagokion euskara maila egiaztatzea.