Udalak 600 inkesta egingo ditu herritarren artean, gogobetetze-maila eta beharrak ezagutzeko

Udalak azterlan bat egingo du, inkesta bidez, ezagutzeko herritarrek udalerriarekin, udal-gobernuarekin eta udaleko zerbitzuekin lotutako hainbat gairi buruz duten iritzia. Azterlan hori bi urtean behin egiten da 2016tik, errenteriarren gogobetetze-maila ezagutzeko eta beharrak zein hobetu beharreko arloak hautemateko.

Astelehenean hasiko dira inkestak egiten.

Azterlan hori egiteko, Udalak 600 inkesta egingo ditu herritarren artean. Aste honetan hasiko dira eta batez ere telefonoz egingo dituzte, baina aurrez aurre eta posta elektronikoz ere gauzatuko dituzte (aurreko azterketetan posta elektronikoa eta baimena eman zuten pertsonen artean).

Erantzunak anonimoak izango dira.

Udaletik aldez aurretik eskerrak eman nahi dituzte herritarren laguntzagatik, eta eskatzen diete ahalik eta gehienek parte har dezaten inkestan, emaitzarik onena lortu ahal izateko.