Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da
Datorren asteartean, hilak 31n, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/
Hau da saioaren gai zerrenda:
1. 2022ko apirilaren 26ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.
2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 783 zk.tik 1153 zk.ra, (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.
3. Berri eman: Kontrol finantziarioko urteko plana.
4. Berri eman: Iruzurraren aurkako planaren onespenaren berri eman.
5. Berri ematea: 2022ko 1ngo hiruhila: Udalaren eta menpeko entitateen aurrekontuaren exekuzioa eta OBBE.
6. Proposamena: Kredituak judizioz kanpo aitortzea.
7. Proposamena: kreditu gehikuntza KALD-04 onartzea eta KALD-05 kredituen konpromisoa aldatzea.
8. Proposamena: 2022an produktibitate osagarria ordaintzeko irizpideak onartzea
9. Proposamena: Errenteriako Udalaren 2022. urterako lanpostu-zerrenda eta langile-plantilaren aldaketa.
10. Proposamena: 2021eko abenduaren 31ako udal inbentarioaren zuzenketa onartzea.
11. Propuesta: Gamon Zumardian kokatuta dagoen Kioskoaren bide publikoaren erabilera pribatiboa ematea.
12. 2022ko Madalenetako omenduak izendatzea.
13. Galdera Eskariak.