Gaur izango da udalbatzaren ohiko osoko bilkura

Gaur arratsaldean, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2022ko ekainaren 28ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 1415 zk.tik 1623 zk.ra, (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. 2022ko ekainaren 28ko 2022/1500 zenbakidun alkatetza-dekretuaren berri ematea: Iñaki Queralt Coira Antolaketa Batzordeko kide izendatzea, Eneko del Amo Jimenezen ordez.

4. 2022ko ekainaren 30eko 2022/1528 zenbakidun alkatetza-dekretuaren berri ematea: dedikazio partziala Iñaki Ruiz Alonso PSOEko zinegotziaren alde lekualdatzeko eskaera.

5. Berri eman: Barne Kontroleko jardueren urteko laburpen-txostena.

6. Berri ematea: 2022ko 2ngo hiruhila: Udalaren eta menpeko entitateen aurrekontuaren exekuzioa eta OBBE.

7. Proposamena: 2021eko kontu orokorraren onartzea.

8. Proposamena: itxitako ekitaldietako diru-sarreren baja.

9. Proposamena: Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Programa: 2020-2024.

10. Proposamena: San Marko Mankomunitateko idazkaritza funtzioak Errenteriako Udaleko udal idazkariak hartzea.

11. Proposamena: Errenteriako udalerriko landa–eremuan biztanle–entitate bereziak sortzea.

12. Galdera-eskariak.