Zabalik da San Tomas egunerako artisau eta elikagai postuen eskaria egiteko epea

San Tomas egunaren antolaketa dela-eta, Udaleko Kultura sailak interesdunei jakinarazten die artisau eta elikagai postuak jartzeko eskaera egiteko epea gaur, urriaren 17an, irekiko dela eta azaroaren 14an amaituko dela.

Eskaerak udaletxeko ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan aurkeztu beharko dira eta horretarako, interesdunek dagokion eskaera eredua bete beharko dute. Ereduak ZU! zerbitzuan bertan edo errenteria.eus webgunean eskura daitezke. Era berean, nahiago duenak tramitazio osoa udalaren webgunearen bitartez ere egin dezake.