Sua egiteko debekua ostiraleko 24:00ak arte izango da indarrean

Sute arriskuengatik SOS Deiak-ek izendatu duen alerta laranja dela-eta, Errenteriako Udaltzaingoak jakinarazi du zainketa berezia egingo duela.

Gutxienez biharko, ostirala, gauerdira arte luzatuko da alerta egoera, eta bien bitartean udaltzainek hiru zeregin egokitu izango dituzte:

  • Listorreta aldeko barbakoak, parrillak, zigilatzea, erabilera debekatzeari eta arrazoiari buruzko oharrak jarriz.

  • Listorreta inguruan eta antzeko jarduerak egin daitezkeen ohiko lekuetan zaintzak egitea.

  • Edozein sute txikiri, uztondoak erretzeari eta abarri, adi egotea, eta berehala jakinaraztea debekatuta dagoela.