2023ko udal hauteskundeetan Bolivia, Cabo Verde, Txile, Kolonbia, Korea, Ekuador, Islandia, Norvegia, Zeelanda Berria, Paraguai, Peru, Erresuma Batua eta Trinidad eta Tobagoko nazionalek bozkatu ahal izango dute

  •  Hautesle-erroldan izena emateko epea 2022ko abenduaren 1etik 2023ko urtarrilaren 15era bitartekoa da
  • Informazioa eska daiteke udaletan, Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzia-ordezkaritzetan eta 900 343 232 telefono-zenbakian

Izapide hori errazteko, Hautesle Erroldaren Bulegoak posta bidez jakinarazpena bidaliko die Espainiako estatuan bizi diren 13 estatu horietako 455.024 herritarri, hautesle-erroldan inskribatzeko eska dezaten.

Akordioaren baldintza guztiak betetzen dituztenek gako bat jasoko dute hautesle-erroldan Internet bidez inskribatu ahal izateko. Izapide hori egin dezakete, halaber, Cl@ve-rekin identifikatuz gero.

Erabakian jasotako baldintza guztiak betetzen dituztenek, bizileku-baimenaren indarraldia izan ezik, posta arruntez egin beharko dute hautesle-erroldan inskripzioa, Espainiako Estatuan bizitzeko baimena egiaztatzen duen indarreko agiri bat edo agiria berritzeko eskaera egin izanaren egiaztagiria aurkeztuz.

Gutunik jaso ez duten eta akordioaren baldintzak betetzen dituzten 13 herrialdeetako nazionalek hautesle-erroldan izena ematea eska dezakete, erroldatuta dauden udaletara joanda, lehen adierazitako epean.