Abenduko udalbatzaren ohiko osoko bilkura astearte goizean izango da

Abenduko udalbatzaren ohiko osoko bilkura datorren asteartean, hilak 20ean izango da, goizeko 08:00etan.

Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2022ko azaroaren 29ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 2631 zk.tik 2750 zk.ra, (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Proposamena: Markola Ikastetxeko 3. solairuko (eskubia) kalifikazio juridikoa aldatzea.

4. Proposamena: 2022ko Aurrekontuarekin batera onartutako Exekuzio Arauaren 8. oinarriaren eguneraketa.

5. Proposamena: Berraztertze-errekurtsoa 2022/07/19ko osoko bilkuraren erabakiaren aurka. Aurre erretiro pizgarriak indargabetzea.

6. Proposamena: 2023. urterako Errenteria Musikaleko langile-Plantilla eta Lanpostu Zerrendaren onarpena.

7. Proposamena: 2023. urterako Errenteriako Udaleko langile-plantillaren onarpena.

8. Proposamena: 2023. urterako Errenteriako UdalekoLanpostu Zerrendaren onarpena.

9. Proposamena: 2023 ekitaldirako Errenteriako Udalaren Aurrekontu orokorrari hasierako onespena ematea.

10. Proposamena: Bizitegitarako hiri-lurzoru eremu finkatu batzuetan kokatutako lokaletan hirugarren sektoretik bizitegirako erabilera aldatzeko jardueak arautzen dituen Ordenantzaren zazpigarren aldaketa eta berrikuspena. Aurkeztutako alegazioak ebaztea eta behin-betiko onespena.

11. Galdera-eskariak.