Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, Bilbon eta Getxon jazotako indarkeria matxistaren biktimen erailketak salatu eta gertaera horien aurrean mugimendu feministak Errenterian deitutako kontzentrazioarekin bat egiteko

Bilbon eta Getxon gertatutako bi emakumeen erailketa matxisten aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute:

1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten ditu Bilbon eta Getxon gertatutako erailketa matxistak eta zero tolerantzia adierazten du eraso matxista guztien aurrean.

2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen. Halaber, Errenteriako Udalak herritarrak gonbidatzen ditu, eta bereziki gizonezkoak, beren jokabide eta jarrerei arretaz erreparatzera eta edonolako erasoren aurrean jarrera aktiboz jokatzera.

3.- Errenteriako Udaletik eraildako emakumeen familiei eta gertukoei gure elkartasunik beroena adierazi nahi diegu.

4.- Udalak bat egiten du erailketa horiek gaitzesteko Mugimendu Feministak ostiralean, abenduak 30, 19:00etan Niessenen deitu duen mobilizazioarekin eta herritarrei bertan parte hartzeko gonbitea luzatzen die.