Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2023ko otsailaren 28ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 428 zk.tik 664 zk.ra (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Berri ematea: 2022ko Errenteriako Udaleko Aurrekontuaren likidazioa.

4. Proposamena: 2023 urterako Ordenantza Fiskalen 2. aldaketaren hasierako onespena.

5. Proposamena: Masti Loidi kaleko 2, 4 eta 6 lursailei dagozkien lizentziak bertan behera uztea (HAPOko 41. Area).

6. Mozioa: LHE (Legegintzako herri-ekimena) “Funtsezkoak” Espainiako pertsona migratzaileen ezohiko erregulazio baterako buruzkoa, EH Bildu Orereta/Errenteria eta Elkarrekin Errenteriak aurkeztua.

7. Galdera-eskariak