Gaztañoko igogailu berriaren proiektua aurkeztu du Udalak

Argazkian, Aizpea Otaegi, alkatea, eta Eneko del Amo, Hirigintza zinegotzia, igogailua egingo den gunearen aurrean.

Errenteriako Udalak hiriko erdigunea eta Gaztaño auzoa lotuko dituen igogailu berriaren proiektua aurkeztu du. Zehazki, azpiegitura honek 12 metroko desnibela gaindituko du Maria de Lezo eta Zabaleta Anaiak kaleen artean.

Simulazioa

2019-2023 Agintaldirako Planean jasotako proiektu hau igogailu publikoen sarean integratuko da, jarraipena emanez Irisgarritasunaren Udal Planean aurreikusitako irisgarritasuna eta oinezkoen konektibitatea hobetzeko ekintzei.

Igogailu hori eginda eta obren azken fasean dauden Maurice Ravel, Aita Donostia eta Juan Crisostomo de Arriaga kaleak lotzen dituzten igogailuak amaituta, sarea 16 igogailuk osatuko dute. Udalerriko hiri-igogailuen sare osoak guztira 3.236.000 bidaia egin ditu 2022an.

Igogailuak 17 pertsona eta 1275 kg-ko karga-edukiera izango du, eta kabinaren neurriak 150 x 190 cm-koak izango dira, hau da, bizikletarekin bateragarria izango da, eta hiriko gainerako igogailuen ordutegi berean funtzionatuko du: goizeko 6:00etatik goizaldeko 1:00etara.

Igogailua eraikitzeaz gain, proiektuak Zabaleta Anaiak 1 eta 2 etxebizitza-blokearen atzean dagoen oinezkoentzako ibilbidea irisgarri bihurtzea aurreikusten du, Altxu kalearekin lotu arte. Puntu horretatik auzoaren erdialdean eta mendebaldean dauden eraikin gehienei ematen zaie zerbitz

Simulazioa

ua.

Ingurunean integratzea

Igogailuaren kokapenari eta diseinuari esker, gertuko ingurunean inpaktua murrizten saiatu da, basilikarekin integratzea bilatuz, eta aldameneko etxebizitza-eraikinaren gaineko eragina murriztuz; izan ere, eraikinari goiko aldetik sarbidea ematea proposatzen dio, bertara iristeko irtenbide hobea ahalbidetzeko.

Obren lizitazioa, abian

Apirilaren 17ra arte, interesa duten enpresek eskaintzak aurkeztu ahal izango dituzte obrak gauzatzeko.

Azpiegitura horren aurrekontua 663.548 eurokoa izango da (BEZa barne), eta gauzatze-epea, gutxi gorabehera, sei hilabetekoa.