Maurice Ravel, Aita Donostia eta Juan Crisostomo Arriaga kaleen arteko igogailuak ireki dituzte

Dagoeneko erabilgarri daude Beraungo Maurice Ravel, Aita Donostia eta Juan Crisostomo Arriaga kaleak lotzen dituzten bi hiri-igogailuak.

Igogailu hauekin ibilbide irisgarri bat lortzen da, Juan Crisostomo Arriaga kalea eta Aita Donostia kalearen atzealdea eta Aita Donostia kalea lotzen dituen lehenengo igogailu batekin hasten dena, eta bigarren igogailu bat Aita Donostia kaleko kontrako espaloitik Maurice Ravel kalera iristen dena.

Proiektuak 540.123,27 euroko kostua izan du, eta Udalak 266.000 euroko dirulaguntza jaso du Eusko Jaurlaritzatik proiektua gauzatzeko.