Etxebizitza hutsak mugitzea sustatzeko dirulaguntzen eskabideak aurkezteko epea zabaldu du Udalak

Udalak zabaldu du hutsik dauden etxebizitzak mugitzea sustatzeko dirulaguntzen eskabideak aurkezteko epea.

Dirulaguntza horien helburua da etxebizitza hutsak mugitu, eta alokairu sozialera bidera daitezen bultzatzea.

Horretarako, 3.500 euro arteko dirulaguntza emango du Udalak etxebizitza bakoitzeko, kontzeptu hauengatik:

• Birgaitzeko obrak egitea

• Ekipamenduak erostea edo instalatzea

• Ziurtagiri energetikoa egitea

Etxebizitza hutsek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

• Errenteriako udalerrian egotea.

• ASAP edo Bizigune programetan sartuta egotea edo horiei atxikitzeko konpromisoa hartzea.

• Hutsik dauden etxebizitzak gutxienez 3 urtez alokatzeko konpromisoa, etxebizitza ASAP programari atxikita egonez gero, eta 6 urtez alokatzekoa, berriz, etxebizitza Bizigune programari atxikita badago.

Dirulaguntzen lerro horretarako 50.000 euro bideratu dira aurrekontuan, eta epea 2023ko azaroaren 30era arte egongo da zabalik.

Informazio zehatza Udalaren webgunean dago eskuragarri.