Hirigune historikoko Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Errenteriako Udalak epea zabaldu du hirigune historikoan Eraikinen Ikuskapen Teknikoak (EIT) eta horien ondoriozko obrak egiteko dirulaguntzen eskabideak aurkezteko.

Dirulaguntza horien helburua da Errenteriako hirigune historikoa biziberritzea, bizilagunen erkidegoei lagunduz eremu kaltebera horretako eraikinak hobetzen.

Horretarako, honako hauek lagunduko dira diruz:

• EITren txosten-galdetegiak eta irizpenak (2022ko abenduan edo 2023an emandakoak).

• EITn zehaztutako obrak egitea (2022ko abenduan edo 2023an amaitutakoak).
Eraikin babestuak badira, 2021eko abenduan edo 2022 urte osoan zehar amaitutako obretarako laguntzak eskatu ahal izango dira.

Dirulaguntzak esku-hartzearen aurrekontuaren % 50era iritsiko dira, gehienez ere 7.000 eurora arte, eta baita 20.000 eurora arte ere, babes berezia, ertaina edo oinarrizkoa duten eraikin katalogatuetan.

Dirulaguntza lerro horrek 100.000 euroko aurrekontu partida izango du, eta 2023ko azaroaren 30era arte eskatu ahal izango da.

Interesa duten pertsona edo kolektiboek Udalaren webgunean dute informazioa eskuragarri.