Udalbatza eratzeko eta alkatea hautatzeko osoko bilkura Herriko plazan eta Udalaren webgunean ikusi ahal izango da

Larunbatean, hilak 17, goizeko 11:00etan, Udalbatza eratzeko eta alkatea hautatzeko osoko bilkura egingo dute Udaletxeko areto nagusian.

Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da, streaming bidez, https://errenteria.eus/udalbatza/ webgunean zein Herriko plazan horretarako jarriko den pantailan.