Datorren astelehenean hasiko da udako denboraldia Fanderiako eta Beraungo udal-igerilekuetan

Datorren astelehenean, ekainaren 19an, hasiko da udako denboraldia Fanderiako eta Beraungo udal-igerilekuetan, eta irailaren 10a arte luzatuko da bietan.

Errenteriako udal kirol instalazioetan abonaturik dauden bazkideek bi instalazio horietarako sarrera abonamenduaren barne dute. Era berean, instalazioetara sartu ahal izango da eguneko sarrerekin, 5 sarrerako bonuekin, eta udako denboraldian bi instalazioetara sartzeko aukera ematen duten bonu bereziekin.

Beraungo igerilekuaren ordutegia

Beraungo igerilekuaren ordutegia hau da: 10:30etik 21:00etara.

Aldaketak Fanderiako igerilekuan eta Galtzarabordako kiroldegian

Fanderiako igerilekuen ordutegia ere aldatu egiten da udan, eta 9:00etatik 22:00etara daude zabalik asteko egun guztietan, igande eta jai-egunetan barne.

Bestalde, Galtzarabordako Kiroldegiko igandeetako ordutegia 8:00etatik 14:00etara izango da ekainaren 18tik irailaren 10ra arte, biak barne.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Fanderiako instalazioetako (943 344 423) eta Beraungo Igerilekuetako (943 449 698) harreretan eska daiteke.