2023ko ‘Oarso’ aldizkariaren aurkezpen irekia egingo dute ostiralean

Berriz ere, eta Madalenak ate joka ditugula, Oarso aldizkariaren edizio berri bat aterako da kalera.

Aurtengo urtekariak, 352 orrialdetan bildutako 57 kolaborazioen bidez, gizarte-bizitza xehatzen du, tokiko historia berreskuratzen du, gure kultura-bizitza aktiboa islatzen du, pertsona esanguratsuen biografiak eta gainerako ohiko gaiak jasotzen ditu.

Bosgarrenez jarraian, eta kolaborazio guztiak eskertzeko zein egileen eskutik eduki batzuk ezagutarazteko asmoz, herritar guztientzako aurkezpen irekia egingo dute.

Ekitaldia Niessen Kulturguneko Auditorioan (Alfonso XI kalea, 10) izango da, uztailaren 14an, ostirala, 18:30ean.

Ohar honen bidez herritar guztiak gonbidatu nahi ditu Udalak ekitaldira etorri eta bertan izango diren egileekin batera egon daitezen, eta, Oarso aldizkaria ezagututa, idaztera animatu eta hurrengo zenbakian kolaboratu dezaten.

Aurkezpen honetara etortzeko gonbitak uztailaren 14ra arte (hau barne) eska daitezke posta elektronikoz, honako helbidera idatziz oarso@errenteria.eus edo 943 449 610 telefonora deituz (astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era).

700 ale argitaratu dira, eta 7 euroren truke eskuratu ahal izango dira, uztailaren 15etik aurrera, larunbata, hiriko liburu-dendetan eta kioskoetan eta gainerako puntu laguntzaileetan:

• Beraun: Beraun estankoa

• Erdigunea: Bixen kioskoa, Etxenike loteria, Josemi kioskoa, Maitexa estankoa, Mirentxu liburudenda, Noski liburudenda, Xenpelar kultur denda, Txusti.

• Fanderia: Maryam liburudenda.

• Iztieta: Razquin estankoa.

• Olibet: Rojas liburudenda.

• Udaletxea: ZU! Arreta zerbitzua.

Halaber, Errenteriako Udalaren errenteria.eus webgunean egongo da eskuragarri, doan irakurri eta deskargatzeko.