Atlantikaldiak eta Jaizkibelerako Igoerak trafiko aldaketak eragingo dituzte ostegunetik aurrera

Eguneraketa: Nafarroa etorbidean egongo diren mozketek ez diete lineako autobusei eragingo eta zirkulatzeko baimena izango dute. Hortaz, garraio publikoko zerbitzuak normaltasunez eskainiko dira eta ez da geltokirik baliogabetuko. (Albistean eguneratuta).

  • Aurten, lehenengo aldiz, hiri barruko autobus zerbitzua eskainiko da ostiral eta larunbat gauean

Atlantikaldia eta Jaizkibelerako Igoera direla-eta, Udaltzaingoak trafikoaren inguruko hainbat neurri hartu ditu. Trafikoan ez ezik garraio publikoan ere izango dira aldaketak eta, ostegunean hasita, igandera arte luzatuko dira.

ATLANTIKALDIA

Aparkalekuen gaineko neurriak

Ezin izango da leku eta ordu-tarte hauetan aparkatu:

• Panier aparkalekuan, irailaren 12ko 20:00etatik irailaren 17ko 20:00etara.

• Astotokiko aparkalekua eta Nafarroa hiribidea, “Aurrera”ko zubiaren eta Santa Klarako biribilgunearen artean, ibilgailurik gabe egon beharko dira hilaren 14ko (osteguna) 08:00etatik 17ko (igandea) 20:00etara.

• Foru plazako zamalanetarako eremuan, hilaren 13ko 12:00etatik irailaren 17ko 17:00etara.

• Zamalbide kalean, irailaren 14ko 10:00etatik irailaren 17ko 09:00etara.

Honako leku hau egokituko da aparkatzeko, honako ordutegiarekin:

• Mendi Lore Aldearen zabalgunea (zezen-plaza zaharraren zabalgunea) Lousada kalean, 14, 15, 16 eta 17 egunetan, hilaren 18ko 08:00ak arte.

Trafikoa moztea

• Irailaren 14ean, osteguna, 19:45etik 22:15era, Santa Klarako biribilgunetik Galiziako biribilguneraino Nafarroa etorbidea itxiko da Agirre Lehendakariaren plazan egingo den kontzertuak irauten duen artean. Salbuespen gisa, lineako autobusek zirkulatzeko baimena izango dute eta ez da geralekurik baliogabetuko.

• Irailaren 15ean, ostirala, Cristobal Gamón kalea itxi egingo da 16:45ean, igandeko 02:00ak arte. Halaber, ostiralean 19:45etik 01:30era Nafarroa etorbidea itxiko da Santa Klarako biribilgunetik Galiziako biribilguneraino Agirre Lehendakariaren plazan egingo den kontzertuak irauten duen artean. Salbuespen gisa, lineako autobusek zirkulatzeko baimena izango dute eta ez da geralekurik baliogabetuko.

• Irailaren 16an, larunbata, 19:45etik 01:30era Nafarroa etorbidea itxiko da Santa Klarako biribilgunetik Galiziako biribilguneraino Agirre Lehendakariaren plazan egingo den kontzertuak irauten duen artean. Salbuespen gisa, lineako autobusek zirkulatzeko baimena izango dute eta ez da geralekurik baliogabetuko.

Herritarren arretarako Udaltzaingoaren bulego mugikorra

Hilaren 15 eta 16ean, Nafarroako etorbidearen mozteko ordutegietan, Pelotari kalean, Niessen merkatal gunearen sarreraren ondoan, Udaltzaingoaren herritarren arretarako bulego mugikor bat jarriko da, ekitaldiak egiten diren bitartean sortzen diren eskaerei erantzuteko.

Garraio publikoa

Nafarroa etorbidean egongo diren mozketek ez diete lineako autobusei eragingo eta zirkulatzeko baimena izango dute. Hortaz, garraio publikoko zerbitzuak normaltasunez eskainiko dira eta ez da geltokirik baliogabetuko.

Bestalde, aurten gaueko hiri-autobusen zerbitzua eskainiko da ostiralean eta larunbatean:

• G1 (23:00 – 00:00 – 01:00 – 02:00). Xenpelar- Pontika-Beraun kalea-Norberto Almandoz-Galtzaraborda Etorbidea-Urbia plaza Parke kalea-Urdaburu kalea 29- Urdaburu kalea 25- Murumendi kalea kalea-Beraungo Anbulategia- Alaberga 53- Alaberga 75- Versalles/Sorgintxulo 21- Sorgintxulo 11- Portua- Biteri kalea 45- Xenpelar.

• G2 (23:20 – 00:20 – 01:20 – 02:20). enpelar-Galtzarabordako polikiroldegia- Nafarroa etorbidea. NIESSEN- Zumardia- Touring Etorbidea- Fanderia pasealekua 17- Erramun Astibia- Resurrección María de Azkue- Elias Salaberria 6- Markola 41- Markola 25- Markola 3- Agustinen etorbidea. 15- Egiluze- Zentolen 1- Zentolen 2- Zamalbide Tailerrak- Egiburuberri 1- Egiburuberri biribilgunea- Zamalbide- Masti Loidi biribilgunea- Arramendi pasealekua- Pontika- Beraun kalea- Norberto Almandoz- Galtzaraborda etorbidea-Urbia plaza- Xenpelar.

JAIZKIBEL IGOERA

Escudería Jaizkibel taldeak, besteak beste Errenteriako Udalaren laguntzarekin, irailaren 16 eta 17rako 45. Jaizkibel Igoera antolatu du. Proba Euskadiko, Nafarroako eta Gipuzkoako Mendi Igoeren txapelketetarako puntuagarria da.

Errenteriari dagokionez, probak honela eragingo dio trafikoari:

Irailaren 16ean, larunbata, arratsaldez, 14:00etatik 20:30era, gutxi gorabehera, ikuskapen teknikoak egingo dira Touring etorbidean; hori horrela, 07:30etik 20:30era errepide zati hori itxita egongo da ibilgailuentzako.

Informazio gehiago www.subidajaizkibel.eus webgunean.