Zabalik da Beraungo etxebizitza-eraikinak birgaitzeko dirulaguntzak eskatzeko epea

• Dirulaguntzaren xede diren eraikinen jabeen erkidegoei emango zaizkien laguntzez gain, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsona fisikoei edo bizikidetza-unitateei laguntza gehigarri bat emango die Udalak
• Interesa duten Jabeen Erkidegoek programa honi atxikitzeko borondatea adierazi beharko diote Errenteriako Udalari irailaren 29a arte
• Deialdiaren oinarriak eta beharrezko dokumentazioa Udalaren web orrian daude eskuragarri

Beraun auzoa birgaitzeko planak aurrera jarraitzen du, eta Udalak auzoko etxebizitza-blokeak birgaitzeko dirulaguntzak emateko oinarriak argitaratu ditu.
Laguntza hori Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak Beraun auzoko hiri-berroneratze integraleko prozesua gauzatu ahal izateko Udalari eman dion dirulaguntzatik dator.

Helburua da bizilagunen komunitateei laguntzea bizitegi-eraikinen birgaitze sakoneko lanen ondoriozko kostuak ordaintzen, hala nola Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren Txostenak eskatzen eta gomendatzen dituen esku-hartzeak, etxebizitzetarako irisgarritasuna bermatzeko jarduketak, adibidez igogailuak instalatzea, arrapalak egitea, etab., edo energia-eskaera murriztea lortzeko jarduketak.

Laguntza jasoko duten etxebizitza-blokeak deialdiko irizpideen arabera hautatuko dira, hautagaitzak aurkezten dituztenen artean. Bloke horietako jarduketetara 1.160.382,01 euro bideratuko dira guztira.

Zaugarritasun-egoeran dauden pertsona fisiko edo bizikidetza-unitateentzako laguntza gehigarriak

Dirulaguntzaren xede diren eraikinen jabeen erkidegoei emango zaizkien laguntzez gain, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsona fisikoei edo bizikidetza-unitateei laguntza osagarri bat emango die Udalak. Gizarte-zaurgarritasuna bi modutan zehaztuko da: lehenengoa, irizpide ekonomikoei soilik jarraituz; eta bigarrena, kalteberatasuna eragin dezaketen beste faktore batzuei jarraiki.

Eskaerak, irailaren 29a arte

Laguntzen onuradun izateko behar diren baldintzak eta betekizunak betetzen dituzten jabekideen erkidegoek Errenteriako Udalari adierazi beharko diote programa honi atxikitzeko borondatea, erregistro telematikoaren bidez, irailaren 29a arte.

Hurbiltasuneko bulegoarekin elkarlana

Joan den martxoan laguntza hauek aurkeztu zirenetik, auzoan kokatutako hurbiltasuneko bulegoko langileak harremanetan egon dira Beraungo etxebizitza-bloke desberdinetako finken administratzaileekin, zalantzak argituz eta, kasu batzuetan, birgaitze-planak eta -proiektuak egiteko beharrezko urratsak ematen lagunduz. Datozen asteetan zerbitzua ematen jarrituko dute, baina emailez eta telefonoz (673 416 476) 09:00etatik 14:00etara, batez ere behar dutenei dirulaguntza eskaerak osatzen laguntzeko.

Oinarriak eta dokumentazioa

Dirulaguntzaren oinarriak eta beharrezko dokumentazioa eskuragarri daude esteka honetan.