Beraungo udal pilotalekuaren ondoko aparkaleku berria, jendearentzat zabalik

Beraun kalea berrurbanizatzeko proiektu anbiziotsuaren baitan, aparkaleku publiko berria sortu dute, 63 plazarekin. Aparkaleku horri esker, Beraun kaleko 5. eta 15. zenbakien arteko plaza berrien obrak egin ahal izango dira, eta, horrela, atarien aurreko eremuetan aisialdirako lekua irabaziko da. Esku-hartze horrekin, aparkalekua optimizatzen da, eta 13 aparkaleku berri sortzen dira eremu horretan. Aparkaleku horri kale horretan bertan eraikitzen ari diren aparkaleku-eraikina gehituko zaio laster.

Plaza berriak sortzea, lizitazioan

Errenteriako Udalak, aldi berean, Beraun kaleko 5. eta 15. zenbakien arteko aurrealdeko plazak urbanizatzeko lizitazio-prozesua jarri du abian.

Jarduera honen bidez, gutxi gorabehera 1.700m2 irabaziko dira pertsonentzako. Bertan, gune berdeak egongo dira, eite txikiko espezieak landatuko baitira, eta baita haur-jolasak eta egonlekuak ere.

Esku-hartzeak hiri-eremua eta -paisaia hobetzea aurreikusten du, gaur egun dauden hormak murriztuz. Halaber, berdeguneen, pasealekuaren eta plazen irisgarritasuna hobetuko du.

Proiektuaren fase honen aurrekontua 889.341,04 eurokoa da (BEZa barne), eta barne hartzen ditu dagoeneko ireki den aparkalekua eta laster birgaituko diren plazak.