Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Datorren asteartean, hilak 26an, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.

Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. José Alberto Muñagorrri Berdasco zinegotziaren izendapena eta kargu hartzea.

2. 2023ko uztailaren 18ko ohiko bilkurari eta 2023ko irailaren 05eko ezohiko bilkurari dagozkien aktak irakurri eta, egoki bada, onartzea.

3. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 1747 zk.tik 2370 zk.ra (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

4. Gobernu-taldeko eta dedikazioa duten oposizioko zinegotziei buruzko 2023ko uztailaren 26ko 1948 Alkatetza Dekretuaren berri ematea: aldaketak eta dedikazio berriak.

5. Proposamena: Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren barruan dauden Gipuzkoako administrazioen eremuan bidaiarien errepide bidezko garraio-zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko erregelamenduaren aldaketa puntualaren hasierako onarpena.