Kilometroak Eguna dela eta, trafiko mozketak egongo dira igandean

Igandean izango den Kilometroak Eguna dela eta, honako aldaketa hauek egongo dira trafikoan:

Trafiko mozketak

Igandean, hilak 1ean, goizeko 08.00etatik gaueko 22.00etara, trafikoarentzako moztuta egongo dira honako guneak:

– María Lezo – Andoni Korta bidegurutzean.

– Nafarroa etorbidean Galizia eta San Klara biribilguneen artean.

– Biteri – Juan de Olazabal bidegurutzean.

– Lezoko zubia trafikoarentzako moztuta izango da.

Hauez gain, Altamirako biribilgunean mozketa egingo da ordutegi berean eta ezingo da bertatik herrira sartu.

Egun horretan, goizeko 07:00etarako Erdiguneko jai eremuak ibilgailuz libre egon behar du.

Garraio publikoa

Kilometroak Egunera garraio publikoan etortzea gomendatzen da, Euskotren, Lurraldebus edo Renfe erabilita.

Autobusek Diputazio plazako geltokian egingo dituzte geldialdiak, eta Zumardiko, Gabierrotako eta Lartzabaleko geltokiak bertan behera geldituko dira. Bestalde, E01 eta E02 lineak indartu egingo dira, eta E06ak zerbitzua emango du egun horretan (Garberara sartu gabe).

Euskotrenek ere zerbitzua indartuko du eta ia egun osoan zehar Amara eta Irun arteko geltokien maiztasuna 15 minutukoa izango da (bi noranzkoetan). Zarautz eta Amara arteko zerbitzua ere indartuko da, eta trenak 30 minutuan behin egongo dira, bi noranzkoetan. Euskotrenek trenez mugitu nahi dutenei ordutegiak aldez aurretik begiratzeko gomendatzen die www.euskotren.eus web-orriko eta aplikazio ofizialeko bilatzaileetan.

Renferen erabiltzaileentzat oharra: urriaren 1erako mozketak iragarri ditu Renfek, eta, beraz, Kilometroak Egunera etortzeko, Andoain-Lezo/Errenteria eta Lezo/Errenteria-Andoain artean baino ez du zerbitzurik emango.

Aparkalekuak

Garraio publikoz etorri ezin dutenentzako, bi aparkaleku nagusi jarriko dira, antolatzaileek kudeatuta :

• Pasaiako Portua

• Txirrita-Maleo industrialdea