Kirolaren Aholku Kontseiluan parte hartzeko deia zabaldu du Udalak

Errenteriako Udaleko Kirol Departamentuak legegintzaldi honetarako duen helburuetako bat Kirolaren Aholku Kontseiluaren jarduerari berriro ekitea da. 2016. urtean sortu zen erakunde hori, Udalaren kirol politika bultzatzeko tresna gisa.

Aholku kontseilu honen helburua da herriko kirol eragileak biltzea, denon laguntzarekin agerian jartzeko herriak eta herritarrek dituzten beharrak, baita beharrezko baliabide eta ekimenak ere, behar horiei erantzuna emateko. Gizarte-eragileen inplikazioa bultzatu nahi du udalak, herritarrek udalerriko kirol-esparruaren inguruko eztabaida eta erabaki politikoetan parte har dezaten laguntzeko. Helburua da udalerriak eta herritarrek kirolaren eta jarduera fisikoaren esparruan dituzten beharrak antzematea, eta behar horiei erantzuteko baliabideak eta ekimenak abian jartzea.

Kirol Entitateez gain, Kirolaren Aholku Kontseiluko kide dira, gehienez ere sei pertsona, udalerrian kirola sustatzeko egiten duten lanarengatik nabarmentzen direnak edo parte hartzeko interesa erakusten dutenak.

Kontseiluaren araudia helbide honetan kontsulta daiteke: https://errenteria.eus/udala/udal-egitura/udal-aholku-kontseiluak/kiroletarako-aholku-kontseilua/

Idazki honen bidez, Kirol Departamentuak dei publikoa egiten du interesa duten pertsonek Aholku Kontseiluan parte hartzea eska dezaten, Errenteriako Udalaren Zu! arreta zerbitzuan idatzizko eskabidea aurkeztuz, azaroaren 30a baino lehen.