Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, azaroak 28, asteartea, 18:30etan, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.

Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2023ko urriaren 31ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. (2023IUBA0012)

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 2638 zk.tik 2904 zk.ra (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Proposamena: Kreditu gehikuntza KALD-015 eta transferentzia KALD-014 onartzea. (2023SKAL0010)

4. Proposamena: Kredituak judizioz kanpo aitortzea. (2023SPOL0014)

5. Proposamena: Itxitako ekitaldietako saldoen zuzenketa. (2023SPOL0015)

6. Proposamena: Aparkaleku-zerbitzu publikoa emateko modua zehaztea, eta 23. Eremuko (VILLAS VIADUCTO) aparkalekuan garaje plazak aldi baterako erabiltzeko baimena eta emakida demanialerako baldintzen pleguak onartzea. (2023OPOL0022)

7. Duintasuna elkarteak aurkeztutako mozioa, ORERETA/ ERRENTERIAKO EH BILDU eta ELKARREKIN ERRENTERIA Podemos, Ezker Anitza-IU, Alianza Verde udal taldeek sinatuta, gutxieneko pentsioari buruzkoa. (2023IMOZ00005)

8. MJLVk (Orereta Palestinarekin) aurkeztutako mozioa. ORERETA/ ERRENTERIAKO EH BILDU eta ELKARREKIN ERRENTERIA Podemos, Ezker Anitza-IU, Alianza Verde udal taldeek sinatuta Palestinaren egoerari buruzkoa. (2023IMOZ0007)

9. Galderak-eskariak.