Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Asteartean, hilak 30ean, 18:30ean, Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2023ko abenduaren 20ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 2023ko 3075 zk.tik 3283 zk.ra, (biak barne) eta 2024ko 1 zk.tik 119 zk.ra (biak barne), Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Proposamena: Udal ordezkaritza bat gehitzea Aiako Harria Natura Gunean, ordezko bokalaren izendapena.

4. Proposamena: akatsen zuzenketa, 2024ko ordenantza fiskalen 1. aldaketari

5. Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak udal taldeak aurkeztutako mozioa, nerabeen artean teknologia berriak erabiltzeari buruzkoa.

6. Auzokideen elkarteek aurkeztutako mozioa ELKARREKIN ERRENTERIA Podemos, Ezker Anitza-IU, Alianza Verde udal taldeak sinatuta, Beraun eta Iztietako anbulatorietan lehen mailako arreta defendatzeari buruzkoa.

7. Galdera-eskariak