Sutea izan da Andra Mari kalean

Argazkia: Oarso Bidasoko Hitza

Andra Mari kaleko 13. zenbakian sutea piztu da gaur eguerdian. Suhiltzaileek azkar itzali ahal izan dute sutea eta ez da inor zauritu.

Behin sutea itzali eta eraikina hoztu ostean, udal-arkitektoak eraikina nola geratu den aztertu du. Egindako ikuskapenean, suak ez duela egitura kaltetu ondorioztatu du eta horregatik, lehen solairuko bizilagunek izan ezik, gainontzekoek euren etxeetara itzuli ahal izango dute. Izan ere, suak lehen solairuan eragin ditu kalte gehien.

Halaber, Udalak jakinarazi du, udal-zerbitzuak bizilagunen eskura jarri dituela, izan ditzaketen premiei erantzuteko.

Bestetik, sua itzaltzeko lanetan parte hartu duten zerbitzu guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie Udalak, hala nola, Gipuzkoako eta Donostiako suhiltzaileei.