Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, martxoak 26, asteartea, 18:30ean, Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.

Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2024ko otsailaren 27ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 433 zk.tik 744 zk.ra (biak barne), eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Berri eman: kobratzeke dauden eskubideak aztertzea_2022ko FKUP

4. Proposamena: kredituak judizioz kanpo aitortzea.

5. Proposamena: SERBITZU ELKARTEA S.L. enpresari agintzea Errenteriako kale garbiketa et hiri-hondakinak jaso eta garraiatzeko zerbitzua ematen jarraitzea.

6. ORERETA/ ERRENTERIAKO EH BILDU eta ELKARREKIN ERRENTERIA, Podemos, Ezker Anitz-IU, Alianza Verde udal taldeek aurkeztutako mozioa, IrĂșn eta Brinkola arteko ADIFen trenbidea eta RENFEren aldiriko zein distantzia erdiko zerbitzuak hobetzeko mozioa.

7. Herritarren mozioa, bandera Errepublikanoa Udaleko balkoian jartzeko eskatuz.

8. Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldeak Errenteriako kirol instalazioen etorkizunari buruz aurkeztutako interpelazioa.

9. Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldeak gaikako bilketari buruz aurkeztutako interpelazioa.

10. Galdera-eskariak.