Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2024ko martxoaren 26ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 745 zk.tik 1123 zk.ra (biak barne), eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Berri ematea: 2023ko Errenteriako Udaleko Aurrekontuaren likidazioa.

4. Berri ematea: 2024ko 1ngo hiruhilabetea. Udalaren eta menpeko entitateen aurrekontuaren exekuzioa eta OBBE.

5. Proposamena: Kreditu gehikuntza KALD-05 onartzea.

6. Proposamena: Zerbitzu orokorren kontratazio mahaiaren erregelamendua aldatzea.

7. Proposamena: Administrazio emakidako sisteman dauden hainbat garajeetako garaje-plazan prezioak eguneratzea (2024).

8. Proposamena: 2024ko Errenteriako Udalaren lanpostu zerrenda eta langile plantila, lehenengo aldaketa.

9. Herritarren mozioa Palestinaren egoerari buruzkoa.

10. Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Udal Taldeak aurkeztutako mozioa, Errenterian jarritako monolitoa eta plaka kentzeari buruzkoa.

11. Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak udal taldeak aurkeztutako interpelazioa, Fanderiako igerilekuak estaltzeko proiektuaren egoerari buruzkoa.

12. Galdera-eskariak