Hauteskunde mahaietako zozketa maiatzaren 10ean izango da

Datorren ostiralean, maiatzaren 10ean, 2024ko ekainaren 9ko Europako Parlamenturako hauteskundeen hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa publikoa egingo da. Goizeko 09:30ean izango da, Udaletxeko Pleno Aretoan egingo den Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura.

Hautesleek ostiralean bertan, eguerdian zehar, kontsultatu ahal izango dute hauteskunde-mahaietarako kide gisa izendatuak izan diren webgune honetan: https://errenteria.eus/udala/udal-sailak-eta-azpisailak/idazkaritza-orokorra/2024ko-europako-parlamenturako-hauteskundeak/hauteskunde-mahaietako-kideen-inguruko-informazioa/