Igandean trafiko mozketak egongo dira Itzulia Women dela eta

Itzulia Women 2024 lasterketaren hirugarren etapa maiatzaren 12an, igandean, Errenteriatik bitan igaroko dela eta, trafikoari buruzko hainbat neurri ezarri ditu Udaltzaingoak.

Zirkulazioaren gaineko neurriak

Lartzabal eta Galizia biribilguneen (Niessen) arteko Nafarroa etorbideko zatia eta azken biribilgune horretatik Lezoko biribilgunerainoko tartea ibilgailuen zirkulazioarentzako itxita egongo da maiatzaren 12an, igandea, 10:45etik 13:30era. Etena aurreratu daiteke, lasterketaren erritmoaren arabera.

Beharrezkoak ez diren itxaronaldiak saihesteko, gidariei eskatzen zaie ordutegi horiek kontuan har ditzatela eta Nafarroa hiribidearen ordezko bideak erabil ditzatela.

Eragindako eremuetako atarietan abisuak jarriko dira sarbideak adierazteko.
Halaber, erdigunetik ibiliko diren oinezkoei eskatzen zaie kontuan har ditzatela ordutegi horiek eta arreta handia jar dezatela ibilbideak eragindako oinezkoentzako pasabideak zeharkatzean.

Nafarroa etorbidean eta eremu horretan dauden garajeetan aparkatzen dutenek ezin izango dituzte ibilgailuak mugitu lasterketa pasatzen denean.

Garraio publikoa

Lurraldebuseko E01, E02, E03 eta E27 eta U7 hiri-linean eragina izango dute trafiko-eteteek, aurreikusitako ordutegietan.

U7ko Aiako Harria (kiroldegia), Galizia eta Zumardia geltokiak kenduko dira.

Eragindako auzotarrentzako jarraibideak

Udaltzaingoak ondorengo jarraibide hauek eman ditu eragindako auzotarrentzako eta etxe horietako atarietan ere jarriko dituzte.

Lartzabal

Lartzabaleko bizilagunek auzoko irteera moztuta izango dute lasterketa irekitzeko ibilgailua (bandera horia) Nafarroa Hiribidetik pasatzen denean, balizatzeko zintaren bidez, Udaltzaingoak kontrolatuta.

Lasterketa ixteko motorra pasatzen denean irekiko da mozketa (bandera berdea).

Fanderia

Fanderiako bizilagunek Touring etorbiderako sarbidea moztuta izango dute New Jersey hesi baten bidez kiroldegiko tabernaren parean eta, beraz, Jorge Oteiza bidea edo Erramun Astibia kalea erabili beharko dute.

Olibet-Ugarritze

Askatasunaren Martiretatik arretaz gidatu, Zubiaurre kalean sartu (mugarriak jaitsita), zuzen jarraiu Zubiaurre kalera iritsi arte eta Askatasun Martirien elkargunean PAPRESAn sartu (burdin hesi irekia) GI-636 errepidera joan eta Donostiarako norabidean jarraitzeko.

Erdigunea, Iztieta eta Alaberga

Iztietako bizilagunak Biteri kalera eta Segundo Izpizua kalera sartu eta Nafarroa etorbidea zeharkatu beharko dute Pasaia kalerantz. Irteera, normalean egiten den bezala egingo dute.