Galtzaraborda eta Iztieta-Ondartxoko Auzo Batzarrak egingo dituzte datorren astean

Eusko Legebiltzarrerako eta Europako Parlamenturako hauteskundeak zirela eta, egiteko falta ziren Auzo Batzarrak atzeratzea erabaki zuen Errenteriako Udalak. Behin horiek pasata, datorren astean berrabiaraziko ditu eta, hasteko, Galtzaraborda eta Iztieta-Ondartxoren txanda izango da.

Bilera hauen bidez, auzotarren premia eta kezkak jasotzen ditu Udalak, baita agintaldi honetarako auzo horietan garatu asmo dituen proiektuak azaldu ere.

Galtzarabordako Auzo Batzarra ekainaren 10ean izango da, astelehena, 18:00etan, Pertsona Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartean (Urdaburu, 23). Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos, Eneko del Amo eta Yolanda Martin zinegotziek hartuko dute parte.

Iztieta-Ondartxoko Auzo Batzarra, berriz, ekainaren 11n izango da, asteartea, 18:00etan, Gurekin Auzo Elkartean. Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos, Eneko del Amo eta Maite Gartzia zinegotziek parte hartuko dute.

Hurrengo asteetan udal-arduradunak gainerako auzoetara joango dira.