Alaberga eta Erdialdeko Auzo Batzarrak egingo dituzte datorren astean

Aurrera doaz Auzo Batzarrak eta datorren astean Alaberga eta Erdialdearen txanda izango da.

Bilera hauen bidez, auzotarren premia eta kezkak jasotzen ditu Udalak, baita agintaldi honetarako auzo horietan garatu asmo dituen proiektuak azaldu ere.

Alabergako Auzo Batzarra ekainaren 19an izango da, asteazkena, 18:00etan, Arditurri Auzo Elkartean. Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos eta Yolanda Martin zinegotziek hartuko dute parte.

Erdialdeko Auzo Batzarra, berriz, ekainaren 20an izango da, asteazkena, 18:00etan, Reina aretoan. Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos eta Yolanda Martin zinegotziek parte hartuko dute.

Hurrengo asteetan udal-arduradunak gainerako auzoetara joango dira.
Udalak bilera horietan parte hartzeko deia egin die herritarrei.