Fanderiako Auzo Batzarra egingo dute datorren ostegunean

Aurrera doaz Auzo Batzarrak eta datorren astean Fanderiaren txanda izango da.

Bilera hauen bidez, auzotarren premia eta kezkak jasotzen ditu Udalak, baita agintaldi honetarako auzo horietan garatu asmo dituen proiektuak azaldu ere.

Fanderiako Auzo Batzarra ekainaren 27an izango da, osteguna, 18:00etan, Auzo Elkartearen egoitzan. Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos eta Yolanda Martin zinegotziek hartuko dute parte.

Udalak bilera horretan parte hartzeko deia egin die auzotarrei.

Honekin amaiera emango zaie aurten herriko 15 auzoetan egin diren bileren txandari.