Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.

Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2024ko maiatzaren 28ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 1420.etik 1720 zk.ra (biak barne), eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. 1511. Alkatetzaren-dekretuaren berri ematea: Eneko del Amo Jimenezen Ogasun eta Garapen Ekonomikoko zinegotziaren eskuordetzaren aldaketa.

4. Berri eman: Kontu-hartzailearen 2024ko urteko finantza kontroleko plana.

5. Proposamena: 2024an produktibitate osagarria ordaintzeko irizpideak onartzea.

6. Proposamena: Itxitako ekitaldietako saldoen zuzenketa.

7. Proposamena: Basanoaga 8ko udal jabetzako lokalaren edukitza berreskuratzea.

8. Herritarren mozioa: Eskola eta Institutuetan 1 motako diabetes mellitusa (DMT1) duten haurrei laguntzeko trebatutako langileak jartzeari buruzkoa.

9. Galdera-eskariak