Trafiko-aldaketak eta afekzioak inauteriak direla eta

Inauteriak direla eta, Udaltzaingoak trafikoaren inguruko neurri batzuk ezarri ditu martxoaren 2 eta 3rako.

Desfileen ordutegiak

Martxoak 2, larunbata

– Hasiera: 18:30

– Amaiera: 20:30

Martxoak 03, Igandea

– Hasiera: 12:00

– Amaiera: 15:00

Desfileen ibilbidea

Pontika – Arramendi pasealekua – Errioxa biribilgunea – Tulle – Maria Lezo – Xenpelar – Biteri – Alfonso XI – Nafarroa hiribidea – Galizia biribilgunea – Nafarroa hiribidea – Zumardia – Santa Klara (Matxain) biribilgunea.

Zirkulazio neurriak

Erdigunea oinekoen esparru bezala geratuko denez, ibilgailu-motordunen trafikoari itxiko zaio, matxoaren 2ko (larunbata) 13:30etik martxoaren 3ko (igandea) 16:00ak arte.

Mozketak ondorengo kaleei eragingo die: Maria Lezo, Xenpelar, Foru plaza, Alfontso XI eta Biteri. Hori dela eta herritarrei eskatzen zaie ibilgailuak kale horietatik kentzeko larunbateko 12:00ak baino lehen.

Oinezkoentzat geratuko diren kale horietaz gain, Tulle kalea eta Nafarroa hiribidea Galizia eta Gabierrota biribilguneen artean desfilerako, ibilgailurik gabe egon beharko dute martxoaren 2an, larunbata, 12:00etatik 21:00etara eta martxoaren 3an, igandea, 9:30etik 15:00etara.

Larunbatean eta igandean desfileak hasi baino 30 minutu lehenago trafikoa moztuko da ondorengo eremuetan:

– Beraun kalearen bidegurutzea Arramendi pasealekuarekin

– Aiako Harria

– Aralar plaza

– Galizia biribilgunea (N-1 errepidera desbideraketa)

– Lartzabal (trafikoa saihesbidetik)

Erdigunera joango diren gidariei gomendatzen zaie desfileek diharduten bitartean, zehazki larunbateko 18:00etatik 20:30era eta igandeko 11:30etik 15:00etara, erdigunea sahiestea eta ordezko bideak erabiltzea, adibidez N-1a erabiltzea (sahiesbidea) auzoetara sartzeko.

Jaien eremuaren barruko garajeak erabiltzen dituztenek, Koldo Mitxelena plaza, Pablo Iglesias, Biteri 38 eta Morrongilleta 4, horrelakoetan erabili ohi diren sarbideak erabiliko dituzte.

Nafarroa etorbidearen 27 eta 19 zenbakietako aparkalekuetan aparkatzen dutenek kontuan hartu beharko dute desfilea gauzatzen den bitartean ezin izango direla bertara sartu ala atera.

Egokitutako aparkalekua

Arramendi parkeko zabalgunea (Lousada kalea) aparkaleku gisa egokituko da, eta sarrera/irteera Lousada kaletik egingo da. Baimendutako ordutegia, martxoaren 2an (larunbata) 10:00etan hasita, martxoaren 3ko (igandea) 18:00ak arte.

Garraio publikoa

Mozketek irauten duten bitartean, Morrongilletako autobus linearen geltokia, baita Xenpelarrekoa ere, Tulle kalera pasatuko dira.

Zumardian, Gabierrotan eta Lartzabalen dauden geltokiak Diputazio plazara aldatuko dira.