Etxeko hondakin arriskutsuen gaikako bilketa
San Markoseko Mankomunitateak etxeko hondakin arriskutsuen gaikako bilketa zerbitzua indartzeko bilketa-maiztasuna handitu eta bilketa-lekuak gehitu ditu. Zeregin horretarako bereziki egokitutako bi furgoneta ibiliko dira Mankomunitatearen eremuko udalerrietan zehar.
Bilketa lekuak, egunak eta ordutegiak:
ERRENTERIA |
DIPUTAZIO PLAZA |
Hileko 1. eta 3. astelehenak |
9:00 – 13:00 eta 16:00 – 19:30 |
SAN MARKOSEKO BIRIBILGUNEA |
Hileko 2. eta azken astelehenak |
DONOSTIA |
GARBERA |
Hileko 1. larunbata |
11:00 – 14:00 eta 15.00 – 19:00 |
OIARTZUN |
CARREFOUR |
Hileko 2. larunbata |
11:00 – 14:00 eta 15.00 – 19:00 |
ALCAMPO |
Hileko 3. larunbata |
USURBIL |
URBIL |
Hileko 4. eta azken larunbatak |
11:00 – 14:00 eta 15.00 – 19:00 |
Udalak ere garbigune mugikorra martxan jarri du horrelako hondakinak botatzeko. Erremolkeak noiz eta non egongo diren jakiteko, sakatu hemen.
Altzari eta tamaina handiko hondakinen gaikako bilketa
Maiatzean altzariak jasotzeko aurreko sistema bertan behera gelditu zenetik, 943 34 13 45 telefono zenbakira deitu behar da bilketarako eguna eta ordua hitzartzeko. Hartara, zerbitzuko langileek jasoko dituzte eraman beharreko tamaina handiko altzariak adostutako toki eta unean. Telefono honetan 08:00etatik 15:00etara erantzungo dute, eta gainerako orduetan mezu bat utzi ahal izango da erantzungailuan. Beraz, galarazita dago altzariak kalean uztea deitu gabe; derrigorrezkoa da zerbitzu honetara deitzea edo garbigunera eramatea.
Bilketa guneak etxeko ataritik ahalik eta hurbilen ezarriko dira, beti ere kamioneta egoki ibiltzea bermatuz. Gune horiek hitzordua hitzartzerakoan zehaztuko dira.
Bestalde, garbigune sareak erabilgarri jarraitzen du eta norberak hara eraman ditzake traste zaharrak, hala nahi izanez gero.
Zerbitzuaren langileek honako objektu hauek jasotzen dituzte:
• Altzariak: mahaiak, armairuak, sofak…
• Koltxoiak eta somierrak.
• Lerro zuriko etxetresna elektrikoak: hozkailuak, arropa garbigailuak, mikrouhin-labea …
• Lerro gris-marroiko etxe tresna elektrikoak: telebistak, ordenagailuak, dvd irakurgailuak…
Zerbitzuko langileek EZ dituzte honako zerbitzu hauek jasotzen:
• Pneumatiko zaharrak, pintura poteak, obra hondakinak, olioak, pilak, bateriak eta abar.
Material horiek ohiko garbiguneetara eraman behar dira.
Autonomoek eta enpresek sortutako hondakinak eta obra-hondakinak ere gune berezituetara eraman behar dira.
Altzariak jasotzeko zerbitzua