Bihar zabalduko ditu ateak Lekuona Fabrikak

Iritsi da eguna. Bihar, maiatzak 27, herritarrek Lekuona Fabrika beteko dute lehendabizikoz.

Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 9:00etatik 20:00etara, eta irekiera egunetik bertatik, ondoren ere ohikoak izango diren ekintzak antolatu dituzte ‘plaza’ izeneko programaziorako gune berezietan: haur eta helduentzako tailerrak, hitzaldiak, aurkezpenak, literatur solasaldiak…

Fabrika berriko Sorlekuak ere bere lehen ikuskizuna datozen egunotan hartuko du. Iratxe Ansa dantzari errenteriarrak Igor Bacovichekin batera gidatzen duen Metamorphosis Dance konpainia izango da, hain zuzen, oholtzara lehendabizikoz igoko den taldea. ‘Al desnudo’ dantza pieza eskainiko dute bertan maiatzaren 29an eta 30ean eta bi emanaldietarako gonbidapenak agortuta daude dagoeneko.

Programazioaren berri izan nahi duenak kultura.errenteria.eus webgunean izango du guztia ikusgai. Hala ere, hemen, datozen hamar egunetako ekintzak egunez egun:

Maiatzak 27
• 17: 30-18: 45, Plaza Gorria: Doraemonekin filosofatu. 6 eta 9 urte bitarteko haurrak hausnarketara gonbidatzen dituen jarduera. (Plazak agortuta)

Maiatzak 28
• 18:00-20:00, Plaza Berdea: Artista liburua. Liburuaren azken muga. Luis Barriosen ‘Artista liburuaren matxinada…’ saiakeran oinarrituta solasaldia eta azalpen didaktikoa. Gaztelaniaz.

• 18:30, Plaza Luzea: Guzman Villardonen ‘Memorias olvidadas’ poesia-liburuaren aurkezpena.

Maiatzak 29
• 19:00, Sorlekua: Iratxe Ansa dantzari errenteriarrak Igor Bacovichekin batera gidatzen duen Metamorphosis Dance konpainiaren ‘Al desnudo’ dantza ikuskizuna. (Gonbidapenak agortuta)

Maiatzak 30
• 19:00, Sorlekua: Iratxe Ansa dantzari errenteriarrak Igor Bacovichekin batera gidatzen duen Metamorphosis Dance konpainiaren ‘Al desnudo’ dantza ikuskizuna. (Gonbidapenak agortuta)

Maiatzak 31
• 16:00-18:00, Plaza Horia: Patchwork taldea. Patchwork-a gustuko dutenentzat sortutako taldea.

• 18:00-19:00, Plaza Berdea: ‘Aura’ komikiaren proiekzioa. Haurrengan epilepsiari buruzko sentsibilizazioa sortzeko ekitaldia. Elkar Dibulgatuz proiektuan txertatuta dago eta  Gipuzkoako Epilepsia Elkarteak antolatutakoa da.  Algara Clowneko pailazoak izango dira bertan.

• 18:00-20:00, Plaza Horia: Patchwork taldea. Patchwork-a gustuko dutenentzat sortutako taldea.

Ekainak 1
• 16:00-18:00, Plaza Horia: Patchwork taldea. Patchwork-a gustuko dutenentzat sortutako taldea.

• 18:00-20:00, Plaza Horia: Patchwork taldea. Patchwork-a gustuko dutenentzat sortutako taldea.

• 18: 30-20: 00, Plaza Gorria: Gaztelaniazko literatur solasaldia. Komentatu beharreko obra Santiago Lorenzoren ‘Los asquerosos’ da.

Ekainak 2
• 16:30-17:30, Plaza Horia: Euskarazko irakurketa errazeko taldea, Mintzalagun proeiktua lagun duela.

• 17: 30-18: 45, Plaza Gorria: Harry Potterrekin filosofatu. 10 eta 13 urte bitarteko neska-mutilek Hodwarts magia-eskolan gertatzen diren abenturen inguruan hausnartuko dute. (Plazak agortuta)

Ekainak 3
• 17:30-18:45, Plaza Gorria: Doraemonekin filosofatu. 6 eta 9 urte bitarteko haurrak hausnarketara gonbidatzen dituen jarduera. (Plazak agortuta)

Ekainak 4
• 18:00-19:00, Plaza Horia: Euskarazko irakurketa errazeko taldea, Mintzalagun proeiktua lagun duela.

• 18:30, Plaza Luzea: Rosa Rubioren ‘La casa del vampiro’ liburuaren aurkezpena.

Ekainak 5
• 20:00, Sorlekua: Olatz Salvadorren kontzertua. ‘Aho Uhal’ bere bakarkako ibilbideko bigarren diskoaren aurkezpena. Sarreren salmenta maiatzaren 27tik aurrera Lekuona Fabrikan, bibe.me webgunean eta Niessen Kulturguneko leihatilan (Alfonso XI kalea) 18:00etatik 19:00etara.