Zuzenean jarraitu ahal izango da datorren astearteko udalbatzarra, online
Datorren asteartean, hilak 22an, 18:30ean, Udalbatzaren ohiko Osoko Bilkura egingo dute.
Saioa telematikoa izango da eta, publikotasuna bermatze aldera, zuzenean jarraitu ahal izango da, streaming bidez, honako esteka honetan.
Hau da saioaren gai zerrenda:
1. Udalbatzak 2022ko urtarrilaren 25ean eginiko ohiko osoko bilkurari dagokion bideo-akta, egoki bada, onartzea. (2021IUBA0001)
2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 88 zk.tik 347 zk.ra, (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.
3. Berri eman: Udalaren eta bere entitate dependienteen 2021eko aurrekontuaren 4.go hiruhilekoaren exekuzioa (likidazioa kitatzeke). (2022SPOL0003)
4. Kontuhartzailetzako txostenak.
5. Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos udal taldeak aurkeztutako mozioa, Elkarrekin Errenteria udal taldeak sinatua, kontsumitzaile zaurgarrienen eskubideak babesteari buruzkoa. (2022IMOZ0002)
6. Duintasuna elkarteak aurkeztutako mozioa, EH Bildu Orereta/Errenteria eta Elkarrekin Errenteria udal taldeek sinatua: BANKUAK, GURE KEZKAREN ITURRI. (2022IMOZ0003)
7. Proposamena: 2022ko Ordenantza Fiskalen 1ngo aldaketa puntualaren onarpena. (2022SOFF0001)
8. Proposamena: Administrazio emakidako sisteman dauden hainbat garajetako garaje-plazen prezioak eguneratzea (2022). Udal garajeen hainbat kanon eta prezio onartzea (2022). (2022OUGP0001)
9. Galdera-eskaerak.