Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura bihar izango da

Bihar, abenduak 5, asteartea, 12:00etan, udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura izango da.

Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. Proposamena: 2024. urterako Errenteriako Udaleko langile-plantillaren onarpena. (2023RPPLA0001)

2. Proposamena: 2024. urterako Errenteriako Udaleko Lanpostu Zerrendaren onarpena. (2023RRPT0001)

3. Proposamena: 2024. urterako Errenteria Musikal Udal Erakunde Autonomoaren lanpostu zerrenda eta langile platilla onartzeko proposamena (2023YPOL0053)

4. Proposamena: 2024 ekitaldirako Errenteriako Udalaren Aurrekontu orokorrari hasierako onespena ematea. (2023SAUR0001)