Trafikoan aldaketak Gabon garaiko ekitaldien ondorioz

Gabonak direla eta zenbait ekitaldi antolatu dira eta hauek trafikoan hainbat aldaketa eta mozketa eragingo dituzte.

Trafiko-mozketak

Alde batetik, abenduaren 24ean erdialde osoa moztuta egongo da 17:30etik 22:00etara.

Bestetik, abenduaren 31n, trafikoa 16:00etan moztuko da San Silvestre lasterketa dela eta. Proba 18:00etan amaituko da eta trafikoa 22:00ak arte egongo da moztuta. Matxaingo biribilgunearen eta Galiziako biribilgunearen arteko tartean, Nafarroa hiribidea trafikoarentzat itxita egongo da lasterketak irauten duen bitartean.

Aipatzekoa da mozketa MarĂ­a de Lezon egingo dela, Andori Kortarekin, eta trafikoa Urbasa kaletik Lope de Isastira desbideratuko dela.

Azkenik, Errege kabalgata dela eta, urtarrilaren 5ean 17:30etik 19:30era moztuko da erdiguneko trafikoa.

Aparkatzeko baimena

Era berean, Iztieta pasealekuan eta Lousada kaleko Arramendiko aparkalekuan aparkatzeko baimena eman da, honako egun eta ordu hauetan:

Abenduaren 24ko 12:00etatik abenduaren 25eko 22:00ak arte.

Abenduaren 31ko 12:00etatik urtarrilaren 01eko 22:00ak arte.

Urtarrilaren 6ko 07:00etatik 22:00etara.