Udako ordutegia hainbat udal zerbitzu eta instalaziotan

Udan, udal zerbitzu eta instalazio batzuek ordutegiak aldatuko dituzte:

ZU! Zure Udala arreta zerbitzua

Uztailaren 8tik irailaren 6ra, biak barne, Udaletxeko ZU! Zure Udala arreta zerbitzuaren ordutegia honako hau izango da:

Astelehenetan: 7:30-14:00

Asteartetik ostiralera: 7:30-15:00

Aldakoneako ordutegia ohikoa izango da: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Era berean, larunbat, igande, eta jaiegunez gain, ZU! zerbitzua itxita egongo da uztailaren 23an.

Lekuona Fabrika

Uztailaren 15etik abuztuaren 31ra, biak barne, Lekuona Fabrikako irekiera-ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 9:00etatik 14:30era.

Era berean, larunbat, igande, eta jaiegunez gain, Lekuona Fabrika itxita egongo da uztailaren 23an.

Emakumeen Etxea

Emakumeen Etxea itxita egongo da uztailaren 22tik abuztuaren 30a arte, biak barne.

Kirol instalazioak

Halaber, Udalak gogorarazi du ekainaren 17tik irailaren 8ra udako ordutegi berezia duten kirol-instalazioen ordutegia honako hau dela:

• Beraungo igerilekuaren ordutegia 10:30etik 21:00etara da abuztuaren 31 arte, eta 10:30etik 20:30era irailaren 1etik 8ra.

• Fanderiako igerilekuaren udako ordutegia 9:00etatik 22:00etara da asteko egun guztietan, igande eta jaiegunetan barne.

• Galtzarabordako Kiroldegiko igandeetako ordutegia 8:00etatik 14:00etara da udan. Asteko gainerako egunetan ez dago aldaketarik. Horretaz gain, kiroldegi hau itxita egongo da abuztuaren 1etik 15era, biak barne, geldialdi teknikoa dela eta.

Aipatutako kirol instalazioak uztailaren 22an, astelehenean, itxita egongo dira.