Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.

Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2024ko ekainaren 25eko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 1721.etik 1978 zk.ra (biak barne), eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Berri eman: eremu bateratuaren 2023ko likidazioaren aurrekontu egonkortasun eta finantza iraunkortasun txostena (tokiko sektore publikoa).

4. Berri ematea: 2024ko 2. hiruhilabetea, Udalaren eta menpeko entitateen aurrekontuaren exekuzioa eta OBBE.

5. Berri ematea: 2023ko Barne kontroleko jardueren urteko laburpen txostena.

6. Proposamena: 2023ko kontu orokorra onartzea.

7. Proposamena: kredituak judizioz kanpo aitortzea.

8. Proposamena: 2024ko soldata igoera.

9. Galdera-eskariak